Betizu Taldearen musika dibertigarriak eta dantza egiteko soinuek emango diete hasiera, ostiral honetan, 19:00etatik aurrera, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu dituen "Kantuketan 2004" jardunaldiei. Algortako Portu Zaharrean jarritako karpan, umeentzat zuzendutako emanaldia eskainiko du seikote gazteak. Ondoren, 20:30ak aldera, DJ Axular mutrikuarrarekin gozatzeko aukera izango dute bertara hurbildutakoek.
Betizu Taldeko kideak ETBko lehiaketaren irabazleak ditugu eta, orain arte eskainiko kontzertuetan, mota guztietako aretoak bete dituzte beren musika dibertigarriaz eta dantzatzeko soinuez. Ainarak, Uxuek, Mikelek, Jonek, Karlak eta Leirek beren bigarren diskoren abestiak ere interpretatuko dituzte, azken Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztutakoa.
Jarraian, publiko helduagoaren txanda ailegatuko da, DJ Axularrek sortutako techno-progressive soinuekin dantzatu ahal izango baitute . Mutrikuko DJ honek, munduko leku ugariko eragin etnikoak erakusten dituena, euskal musikan orain arte hutsik zegoen tokia bete du bere lehenengo diskoren estiloaz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.