Uxoa - Unai Garate / Gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 30a, 00:07

Gauza mordoren gainean batere ideiarik ez daukadala esatea ere soberan dago. Ziurtasunik ez egunero aipatzen diren hainbat gairen inguruan, eta ideiarik ere ez, egungo intelektual inpostoreak jorratzen dituzten tesi hermetiko hoietaz. Baina bai, gauzatxoren bat, badaukat argi, gutxi bada ere:

“Bakea” hitza modan dago telebistan, eta Gran Hermano eta Futbol Champions League merkatu handiekin dabil lehian lehenengo ikuskizunik poteretsuaren onarpena jasotzeko nahian. Hitza eta bere sinboloa. Uxoa, buf, uste dut horrezkeroztik dena gaizki joan dela.

Bakea saltzen digute arratoi hegadun batez, uxoaz alegia, baliatuz. Nola da posible? Neri ez zaizkit batere gustatzen arratoi hegadun horiek, berriro dinot. Uxoa?, bakea=uxoa, nire herrian badauz pila, plazan, eleiza alboan, eta emakume izen polita da, hori bai (edo nik ezagutzen dudan Uxoa oso polita da, ez dakit), baina gerraren antonimoa? Ezetz ba. Horretan bai dudarik ez daukadala.

Eta hemen, nire portatilean, Arabiar ipuinetako lanpara jenioa azalduko balitzait, segituan eskatuko nioke telebistan azaltzen diren, eta normalean ondo bizi diren, intelektual jakintsu eta gobernadore harroputz guztiei mihia ebakitzea, bake hitza gehiago ustel ez dezaten. Gainontzeko bi desioak niretzako izango ziren, azken finean gizaki berekoiak gara, eta guza askoren premian gaude eta, (barruko bakea?).

Eta ez dut bake hitzaren komertzalizazioa salatzen bakezale amorratua naizelako, ez baitakit bakezale izatea zer den, hain zapaldu dute hitza non, ez dut ia kasu bat ere ezagutzen, ezta bakea ere zer den ez dakit, piriniotako gailurretako ikusmiran perzibitzen denean kenduta, jakina. Hau guztia salatzen dut, buruko mina ematen didalako ergelkeriak jaio nintzenetik telebistan entzuteak.

...bueno, zera adierazi nahi nuke, eta gehiegi nahastu barik: "Jenioa, libra gaitzazu bake hitzaren erabilera ustelduaz mesedez”

...zeren 90ko hamarkadan, 10.000 gizaki (etorkin deitzen ditugunak) baino gehiago ito dira Tanger-Algeciras itsas-artean, eta bestalde, Saharako mendebaldean 1973 urtetik dihardute burrukan, eta gure zeldeetan (mendebalde garatuarenak) dagoen gizon arabiarra isahalla, isahalla* idazten du bere ziegako horman egunero, ia askatasuna emango dion zeruak, bere buruari galdetzen dionean... eta horri buruz ez du inork hitzegiten, eta bakearen baitan doazen oinarrizko gertakizunak dira.

*isahalla: Alah-ak esango dosku.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun