Goi mailako kirolariak arrisku bizian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 31a, 19:40

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Goi mailako kirolariei osasun azterketa sakonagoak egin beharko lizkiokete, eta ez edonolakoak.

Adibide moduan, futbol zelaian hil zen Benfica taldeko jokalaria daukagu, 24 urteko mutil gaztea zen. Partidaren 88 minutuan lurrera erori eta ospitalera heldu zenerako berandu zen jada.

Kirol guztietan mediku adituak egon beharko lirateke kirolariak banan-banaka aztertu eta goi-mailako kirol bat praktikatzeko gai diren konprobatu ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun