Otsailaren 3an (bihar) San Blas eguna ospatuko dute Barrikan. Besteak beste, 11:15ean egingo den meza nagusiak emango die hasiera ekitaldiei. Eta hori amaitutakoan, lunch-a edukiko dute Udaletxe Plazan batzen direnek, trikitixa soinuekin batera.
Egun guztian zehar, San Blas egunean ohikoak diren produktuak (lokarriak, gozokiak, erroskilak, medailak...) egongo dira eskuragarri eleizako arkupeetan. Arratsaldean, berriz, bedeinkatutako gozokiak banatuko dituzte, nagusien egoitzan, udal ordezkariek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.