Getxo udalerrian, hamazortzigarren edizioa beteko du bihar Agate Deuna koru jaialdiak. Goizetik gauera, umeek zein nagusiek kantuz beteko dituzte herriko kaleak, bi ibilbidetan banatuta: Erromo-Areeta eta Algorta-Getxo. Ikastetxeetako abesbatzak goizean arituko dira, eta beste guztiak 19:00etatik 21:00etara. 20:00etatik aurrera, Algortako San Nikolas Plazan kantatuko dute Getxo auzoko koruek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!