Negoziatzeko asmorik ez dago Administrazio eta Zerbitzuetako langileen ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 3a, 21:26

Negoziazio kolektiboaren alde egiteko, Leioako campuseko Errektoretza aurrean elkartu dira EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako 200 langile inguru, gaur Unibertsitateko Gobernu Batzordea bildu behar zela aprobetxatuz. EILAS, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek jakitera eman dutenez, Ibaetako campusean (Donostia) ere 60 lagun eta Gazteizen beste 40 bildu dira.

EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako langileak "gutxiesten" ari dituztela salatu dute sindikatuetako ordezkarieki. Adierazi dutenez, "gutxiengoaren azpitik mantendu nahi izan dute etengabe langileen kopurua. Aldi baterako kontratuen kasuan, berriz, ia ehuneko hirurogehian ematen da prekarietatea, eta zerbitzu batzordeari dagokionez, postuen ehuneko bosta baino ez dago beteta". "Negoziazioak aurrera eta atzera, inoiz ez dute bete nahi izan hitzartutako", kritikatu dute.

Gainera, azken aldian, "akordioak ez betetzeko politika" areagotu omen dute EHUko arduradunek, sindikatuetako kideek nabarmendu dutenez. Euren hitzetan, "behin eta berriro aipatzen den plantilla teorikoa behingoz jarri beharrean, lanpostuak moldatzen edota berriak sortzen eta zerbitzuak berrantolatzen dihardute. Honek lanpostua galtzeko arriskua ekartzen die askori".

"Negoziazioak apurtuta"

Horrekin batera, azken hilabeteetan "negoziatzeko asmorik ez dutela" agerian geratu da EILAS, ELA, LAB eta CCOO sindikatuen esanetan: "Mobilizazio eta negoziaketetan ari ginela, sindikatu bakarrarekin (UGT) sinatu dute 2004ko lan-egutegia. Eta gero, akordioak langilegoaren gehiengoarekin lortu nahi dituztela esango dute". "Euren kabuz negoziazioak apurtzeko erabakia" hartzea leporatu diete EHUko arduradunei.

Hala ere, oraindik egoera onera eraman daitekeela nabarmendu dute sindikatuek, berriro ere aurreko erabakiak (lan-egutegia eta lan-poltsaren kudeaketa) mahaigainean jarriz, eta azken hiru urteetan hitzartutakoa betetzeko egutegi agiten bada.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun