Euskal Herriak bizi duen egoera ezagutzen ez duen batek gafetzat hartuko ninduke eta berarengandik ahalik eta urrunen egoteko eskatuko. Baina nik ez dut nire burua gafetzat, Esapainiar estatu imposatzailearen kaltetutzat baizik, milaka Euskal Herritarren antzera, estatuaren bortizkeria jazarpena sufritzen dut, nahiz eta batzuen ustez propaganda kanpainetarako gaia ez izan.
Beste askok sufritu behar dutenaren aldean euli kaka baino ez bada ere, azken bi urtetan jazarpena hurbilagotik sentitu dut:
Txapelokerrek bitan erretenitu naute, identifikatu behar ninduten aitzakiaz. Nire kotxea, motxila, poltsikoak... arakatu dizkidatelarik. Arrazoiak guztiok ezagunak dira.
Miamiko aireportuan munduko gendarmeen fakzio batek erretenitu ninduen iaz. Arrazoia: AEBetako sarrera agerian euskal grafia erabili izana nire burua identifikatzeko. Ondorioak: lotura hegazkina galdu eta gaua Miamin pasatzera behartu. Dibisa gehiago lapurrontzat.
Manifestazio batean Ertzaintzak jipoitu ninduen, arrazoia: Baskongadetako barne sailaren iritziz egon behar ez nuen tokian behar ez zen unean egotea. Ondorioak: ubeldurak bizkar eta lepoan eta lau puntu sutura buruan.
Bortizkeria zuzenean jasan ez dudanik ez daiteke esan, lehen esan bezala, beste batzuen aldean euli kaka baino ez, baina ni ez naiz estatistiketan agertzen, nik bezala pentsatzen dutenek ez dute propaganda kanpainetan lekurik, parte batean guztiok ordainduak badira ere.
Egungo sistemaren kaltetuak garen heinean, egoera honek salaketa merezi duelakoan nago, eta zu? .