Otsailean ere 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako tailerrak antolatu ditu Berangoko Kultur Etxeko Txiki Ludotekak. Besteak beste, arditxoa, indio-mozorroa, tigre maskara eta erlea egiteko aukera izango dute umeek, eskulanen bidez, ostegunero, hilaren 5etik 26ra bitartean. Euskeraz ematen dira tailerrak, 16:30etik 18:30era, Berangoeta Kultur Etxean. Hala ere, lanegun guztietan egoten da zabalik Txiki Ludoteka, ordutegi berean.
Ostiraletan, berriz, 9 eta 14 urte bitartekoek edukiko dute aukera Ludotekak antolatutako tailerretan parte hartzeko. Potoak, paper marmolatua, pintzez egindako potoak eta paper zahartua landuko dituzte, hurrenez hurren, otsailaren 6tik 27ra, 18:30etik 20:00etarako ordutegian. Asteko beste lanegunetan ere zabalik egongo da Ludoteka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.