Iñaki Zarraoa alkateak adierazi duenez, horrelako zerbitzuak erabiltzera behartuko du epe laburrean abian jarriko den arautegiak, hain zuzen ere, Europan jasota dago jadanik. Horrela, orain arte ezagutu ditugun ibilgailuak desegiteko tokiak desagertuko dira, eta birziklapena izango dute helburu. Ibilgailua txatarra hutsa bihurtu baino lehenago, aprobetxatu eta birziklatu ahal diren pieza eta elementu guztiak kendu beharko zaizkie. Bizkaiko beste hainbat udalerriek egin duten bezala, Getxokoak ere, ingurumena zaintzeko sortu den ekimen horrekin bat egin nahi izan du.
Beraz, kontratua eskuratu duen Car Recycling enpresa espezializatuak, aprobetxatzeko duten elementu guztiak kenduko dizkia ibilgailuei, hau da, olioa, gasolina, bateriak eta orain arte berreskuratzen ez diren hainbat pieza ere bai. Zarraoak esan duenez, "Europak urte batzuk barru aginduko duenari aurre eginez, oso aukera ona da eta ingurumenaren aldeko politikentzat ere ekarpen ona da."
Alkateak berak emandako datuen arabera, urtero, 40 bat ibilgailu agertzen dira abandonatuak Getxo udalerrian.