Gandiako gurutzagunea berregituratzea eta BI-2120 errepideko Gorlizko tartea oinezkoentzat egokitzea begi onez ikusi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Horrela, zonalde hori hobeagotzeaz gain, bertako trafikoa eta sarbideak berrantzolatzeko aukera egongo da. Lanei 2005eko hasieran ekitea aurrikusten da eta, besteak beste, espaloiak jarri eta gurutzaguneak egokituko dira. Horretaz gain, plataformaren zabalera handiagotu eta drenajea jarriko da.
Arduradunek adierazi dutenez, bertatik igarotzen diren gidarientzako zirkulazio baldintzak hobeagotzeaz gain, oinezkoen segurtasuna areagotuko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.