Saharako eskolen aldeko jaia Algortako Geltoki Plazan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 5a, 23:23

"Ikasle bat, adreilu bat" kanpainari egin dioten harrera onagatik herritarrei eskerrak emateko, Saharako eskolen aldeko jaia antolatu du ostiral honetan, Algortako Geltoki Plazan, EHIGE elkarteak. Besteak beste haima bat jarriko da, argazki erakusketa eta umeentzako jolasak egongo dira 11:00etatik aurrera. Izan ere, kanpainan lanean aritu diren 50 bat ume parte hartuko dute biharko ekitaldian. Horretaz gain, Saharatik etorritako ume batek bertan nola bizi diren aditzera emango du.

Saharan eskolak egiteko asmoz jarri zuen abian "Ikasle bat, adreilu bat" kanpaina EHIGEk. Denbora honetan hainbat eskola egin dira eta orain arte egitasmoaren lehenengo pausua izan dena aurkeztuko du bihar guraso elkarteak. Hemendin aurrera, eskoletara bisitak egiten hasiko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun