Toki-eder etxea erre egin da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 5a, 23:23

Sopelako Loroño kalean dagoen Toki-eder etxea erre egin da asteazken honetan. 19:45ak aldera, Udaltzaigoa eta Ertzaintza azaldu ziren aipatutako lekuan eta berehala Artatzako suhiltzaileei deitu zieten, suak tamaina handia hartzen ari zuelako. Bitartean, trafikoa moztu zuten udaltzinek istripu gehiagorik ez gertatzeko. Suhiltzaileak etorri orduko sua amatatzeari ekin zioten.

Oraindik sua zerk eragin zuen ez dakiten arren, baliteke norbaitek nahita eragina izatea, Udaltzaingoaren iturriek diotenez. Dena den, ez zen inor saurituta gertatu, baina etxeko barrualdea, teilatua zein lehioak kiskaldurik amaitu dira.

Gaur egun, ez zen inor bizi Toki-eder etxean. Erxebizitza berriak egiteko bota behar omen dute laster.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun