Epaimahaia osatzen duten 41 lagunen ustez 2003. urtean kirolari onenak izan direnei 3 puntu, 2 puntu eta puntu bakarra eman diete eta sailkapena honela gelditu da: 1. Joane Somarriba (57 punturekin), Igor Astarloa (38rekin), Edurne Pasaban (24), Iban Mayo (19), Juanito Oiarzabal (16), Eneko Llanos (14), Almudena Cid (14), Xabi Alonso (12), Ander Vilariño (11) eta Txus Jaio (9).
Txapeldunak Euskadi Irratiko saria jasotzeaz gain, opari berezi bat ere jaso du, Faustino etxeak emanda: Joaneren pisuaren zenbatekoa ardo eta kaban, erdi bana. Bertako baskulan 57 kilo pisatu ditu.