Arte ederretako irakasleen horma-muralak ikusgai Villamonteko aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 9a, 20:57

Algortako Villamonte kaleko erakusketa aretoan EHUko irakasleen horma-irudiak ikusgai izango dira bihartik aurrera, arduradunek gaur jakinarazi dutenez. Esposaketa otsailaren 21era arte bisitatzeko aukera egongo da eta muralen artearen kontzeptua eta barnealdeen apainketa garatzea bilatzen da. Pinturen autoreak X95 taldeko kideak dira, margolariek, grabatzaileek eta eskultoreek osatzen duten Arte Ederretako Fakultateko Pintura saileko taldekoak, alegia.

Algortan jarriko dituzten lanak Aquaplast produktuen enpresarekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitza dira. Bere helburua arte muralaren idea garatzea eta produktu hauen bukaera adierazgarria hobetzea da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun