Urtarrilaren bukaeran, demokrazia eta askatasuna defendatzeko eta euskal gizartearen aniztasuna errespetatzeko hitzarmen zibikoa sinatu zuten udalerriko EAJ, PSE-EE. IU-EB eta PP alderdi politikoek. Bakearen Aldeko Koordinakundearen (BAK) eta Elkarrik Sopelan duen tailerraren babesa eta Amnesty International (AI) erakundearen oneritzia jaso ditu hitzarmen horrek. Arduradunen hitzetan, "oraindik ere, idatziari babesa emateko aukerarik badaukate herriko beste talde eta erakundeek". Horretaz gain, Sopelako Udalak daukan webgunean (www.sopelana.net) edozeinek eman dezake horren gaineko iritzia edota sopelanagurea@sopelana.net helbide elektronikoaren bidez.
Otsailaren 3an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak egindako bideoa Sopelan aurkeztea onartu zuen hitzarmen zibikoeren Jarraipen Batzordeak.