Anton Larrauri musikagilearen fondo bibliografiko osoa jaso du Getxok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 11a, 22:57

Getxoko udalerriak jaso ditu Anton Larrauri musikagile bilbotarra bere bizi guztian bilduz joan zen fondo bibliografikoa, hau da, liburu, fotografia, agiri, eskuizkribu eta abar. Bere senitartekoek horrela nahi izan dutelako gaur prentsaurrekoan Irma eta Luar seme-alabek adierazi dutenez. Andres Isasi Musika Eskolak kudeatuko ditu dokumentu guztiak.

Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak aurreratu duenez "Lagapen-Hitzarmen baten bidez, Getxoko Andres Isasi Musika Eskola izango da Larrauriren lanaren arduradun. Horren geletan, aipatutako fondoa behar bezala kokatzerik ez balego, Getxoko Kultur Etxeak egokiro kudeatuko luke".

Udalak, berriz, inbentarioa eta katalogoa, (musika artxiboetan erabilitako praktikarekin bat etorriz), fondoa zaindu eta haren kontsulta eta mailegua kudeatzeko (Musika Eskolaren Liburutegi-Fonotekaren ohiko kudeaketaren baitan) hitza ematen du. Banaezina izango da eta asignatutako lekuan osorik mantenduko dute dohaintza-egileek besterik adierazi ezean.

Fondoa, oro har, publikoarentzat, adituentzat eta eskatzen duten erabiltzaileentzat zabalik egongo da. Fondoak duen garrantzia kontuan hartuta, horren kontsulta Internet bidez, Getxoko udalarean web gunearen barruan egin ahal izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun