Europan egondako EHUko ikasleek artelanak erakutsiko dituzte Barakaldon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 12a, 20:38

Erasmus-Socrates egitasmoaren bitartez, joan den ikasturtean Europako eskoletan egon ziren EHUko Arte Ederretako Fakultateko zenbait ikaslek euren lanak erakutsiko dituzte, gaurtik otsailaren 25era bitartean, Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan. Guztira 30 bat lan izango dira ikusgai, ikasleek atzerrian egon ziren bitartean egin zituztenak. Besteak beste, Alemania, Austria, Belgika, Britainia Handia, Bulgaria, Errumania, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Italia, Norvegia, Polonia eta Portugaleko unibertsitateetan egondako ikasleenak dira artelanak.

Goizetan, 11:00etatik 14:00ak arte bisita daiteke erakusketa, eta arratsaldetan, 18:00etatik 21:00ak arte. Aipatu bezala, erakusketa hilaren 25era bitartean egongo da zabalik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun