Abanikorako autobusa eskatuko du Plentziako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 12a, 20:40

Isuskiza auzoa Plentziako metro geltokiarekin lotzeko, autobus linea jartzea eskatuko dio, berriz ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailari, Plentziako Udalak. Duela urtebete eskaera berbera egin zitzaien, udal arduradunek adierazi dutenez, baina oraindik ez dute erantzunik jaso. Hain zuzen ere, Herri Lanak eta Garraio Saila da Bizkaibus zerbitzuetako arduraduna.

Ukberrik astelehenean jakitera eman zuenez, Aldundiarekin hartu emanak eduki ditu azkenaldian Plentziako Independienteak alderdiak, Bizkaibus zerbitzua Saratxaga eta Isuskiza auzoetara zabaltzeko asmoz. Irtenbide ezberdinak aztertuko zituela erantzun zien hauei Jose Antonio Asensio Garraio zuzendariak, "eskaria Udalak berak egiten bazuen", Silvia Lopez de Gereñu zinegotziak esandakoaren arabera.

Badirudi eskaria egingo dutela. Udal arduradunek aipatu dutenez, "egokia litzateke zerbitzua bertan bizi diren 600 biztanleentzat". Izan ere, behin baino gehiagotan eskatu diote metroarekin lotzeko autobusa jartzea Plentziako Udalari Abanikoko auzotarrek. Orain dela bi urte, bizilagunen ekimenez egindako txostenak ere autobusa beharrezkoa zela adierazten zuen, "gune horrelako biztanlegoaren hazkundeari aurre egiteko garraiobide publikorik ez zegoelako".

Gaiaren inguruko albisteak:

Saratxagan eta Isuskizan autobusak eskatu dituzte Plentziako Independienteek (2004 Ots 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun