A eredua "diskriminatzea" egotzi dio administrazioari Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 12a, 21:31

Haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzea bultzatzen duen kanpaina kritikatu du gaur Erandioko PPk. "Haurren hezkuntza eredua baldintzatzeko saiakeratzat" jo du kanpaina, prentsa ohar baten bidez, Javier Ruiz zinegotziak, "gurasoei D eredua aukera onena dela esaten dielako". Ruizek esan duenez, "nahiz eta egiazkoak izan, haurren hezkuntza eredua aukeratzeko orduan gurasoen erabakia baldintzatzen duten datuak eskaintzen dira". Gainera, "abertzaleek eredu honi buruz egiten duten politika diskriminatzailearen erruz" gaztelaniazko eredua atzera joatea deitoratu du.

Zinegotzi popularrarentzat, antzerako tratamendu egitea "garrantzitsua" da, administrazio publikoetan existitzen diren eredu linguistiko guztiekin. Gainera, hezkuntza eredua "ez gidatzea" eskatu du, "ekimen honen atzean hizkuntzaren erabilera partidista duen asmoa baitago, arrazoirik gabeko biktimismoa bilatuz eta euskara suntsitzeko arriskuan dagoen lengoaia bezala aurkeztuz".

Bere ustez, egoera hau ez da errealitatearen isla, "euskararen ikasketa eta erabilera bermatuta baitago, eta ez gaztelaniarena". Bere alderdia euskal hizkuntzaren alde dagoela esan du eta hizkuntza bien "osagarritasunaren" aldeko apustua egin du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun