Txitxiburduntzia Kanporamartxo egunean ospatzen da, hau da, inauteri aurreko egunean. Garai batean, familiak mendira irteten ziren, bere trepetxuak aldean zeramatzatela. Mendira heltzean, norberak zeuzkan gauzak atera, egurrak batu eta sua egiten zen. Bakoitzaren trepetxuen artean, lukainka edo okel zati bat eta egurrezko zotza egoten ziren. Orduan lukainka zotzak alderik alde zeharkatu eta suaren erretzen zen.
Antolaketan parte hartzeko deia
'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia2004@yahoo.com