Garabi-autoak eraman zigun kotxea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 14a, 21:42

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Pasa den igandean, otsailaren 8an, Bilbora autoz joan ginen eta ezpaloi bazterrean utzi genuen. Hala ere, ez zuen oztopatzen. Autoa hartzeko asmoz bertara itzuli ginenean, zelako sorpresa autoa ez zegoela ikusi genuenean. Ez zegoen guk utzitako lekuan, eta hori, gurea baino modu okerragoan lagatako kotxeak zeudela.

Zorrozaurrera arte oinez joan behar izan nuen, bi kilometro baino gehiagoko ibilbideari ekin behar izan nion nire egoera fisikoa den modukoa izanda (ehuneko 15eko elbarritasuna daukat). Eta behin bertara helduta 45 minutu baino gehiago itxaron eta garabi-autoaren bidaia ordaindu behar izan nuen kotxea bertatik ateratzeko.

Garabi-autoa legala al da? Autoa ondo utzita egon arren, kendu eta eraman egiten digute. Eta edozein modutan utzitakoak, gehiago oztopatzen dutenak, bertan uzten dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun