Hiru adingabeko atxilotu dituzte Getxon beste bati 70 euro lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 16a, 20:11

Ertzaintzako agenteek hiru adingabeko atxilotu zituzten atzo Getxon, beste bati 70 euro lapurtzeagatik. Dirudienez, Bidezabal parkean erasotu zuten gaztea eta, beldurtu ondoren, dirua ematea lortu zuten.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez, atzo 20:00ak aldera, laupabost mutilek beste gazte talde bat geldiarazi zuten Bidezabal parkearen inguruan, eta 70 euro eta sakeleko telefonoa kendu zioten bati. Telefonoa, hala ere, itzuli egin zioten.

Adingabekoa bere etxera joan eta gertatutakoa kontatu zien gurasoei, eta lapurretaren egileak bilatzera irten ziren inguruetatik. Pixka bat geroago, gazte horietatik hiru aurkitu eta Ertzaintzaren patruila bat iritsi arte erretenitu zituzten. Gertaerak baieztatu ondoren, 13 eta 15 urte arteko hiru adingabekoak atxilotu zituzten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun