Esposaketa "biltoki dibertigarria" bilakatu nahi du autoreak, bertan ikuslearen interpretazioak "ideiak gehituz" joateko. Muniategiandikoetxea Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, pintura eta eskulturan espezializatuz. Aipatu gaietako ikastaro osagarriak Donostiako Artelekun egin zituen.
Esposaketa anitz egin ditu eta azkenetarikoa da iaz Bartzelonako "Espacio para el arte"n jarritakoa, eta 2002ko "Ciudad de Zamora"ko pintura bi urtekoan erakutsi zuena. Bere lanek hainbat sari jaso dituzte, Eusko Jaurlaritzak 2000. urtean eskaini zion "Gure Artea", besteak beste.
EHUn bisita daitekeen erakusketa urtarrilaren 22an inauguratu zen eta otsailaren 26ra arte Liburutegi Nagusiko Erakusketa Aretoan egongo da goizeko hamaiketatik arratsaldeko seietara. Sarrera publiko orori dago zabalik eta dohainik da.