Otsailaren 28an eta 29an, Bapiruke asteburua antolatu du Zugaztietan (Trapaga) Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Besteak beste, ingurugiro tailerrak, garai bateko meatzetarako bisitaldi gidatua, jolasak eta mendiko ibilbideak egiteko aukera izango dute izena eman nahi duten 6tik 12 urtera bitarteko umeek. Irteera larunbat horretan izango da 9:00etan eta itzulera, berriz, hurrengo egunean 18:30ean Algortara. Bizarra Lepoaneko bazkideek 23 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez-bazkideek 30 euro. Otsailaren 20ra arte egongo da zabalik izena emateko epea, 13:00ak arte hain zuzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!