"Hire Himalaya" ikusgai Plentziako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 16a, 21:30

Martxoaren 25era bitartean, Iñurrategi anaiek munduko tontorrik altuenetan ateratako argazkien erakusketa dago ikusgai Plentziako udaletxean. BBKren babesarekin, Felix anaiari eskainia eta haren omenez sortu du "Hire Himalaya" erakusketa ibiltaria Albertok. Besteak beste, anaia alboan zuela egin zituen hamabi zortzimilakoen irudiak. Azken biak, aldiz, bakarrik egin behar izan zituen Albertok, Felix Gasherbrum II-an utzi zuela gogoan edukita.

Argazki erakusketaz gain, lelo berarekin liburu bat eta oso arrakastatsua izan den ikusentzunezko dokumentala aurkeztu ditu Alberto Iñurrategik. Hainbat sari jaso ditu filmearekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun