Azterketa emaitzak telefono mugikor bidez hartzeko sistema egiten ari dira jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 17a, 20:05

EHUko ikasleei, azterketan emaitzak telefono mugikorraren bidez bidaltzeko sistema garatzen ari da Sanort izeneko Leioako enpresa txiki batek. Hasiera batetan, Euskaltel eta Amenarekin ez du funtzionatuko zerbitzuak, eta mezu bakoitzeko 20 zentimo ordaindu beharko dute erabiltzaileek. Beraz, unibertsitateak ez du ezertxo ere ordaindu beharko.

Diru kopuru txikia ordainduz, mugikor bidez alerta eta publizitate mezuak jasotzeko sistema ere jarri du martxan Sanort Información enpresak. Infolur izeneko erramintak Premium motatako SMSak erabiltzen ditu. Honen prezio altuak, aldi berean, operadoreari eta saltzaileari ordaintzea ahalbidetzen du. Alerta eta publizitate mezuei dagokionez, mezuak bidaltzen dira, masiboki ala pertsonalki, telefono mugikorren datu base batetara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun