Esther eta Raquel Ezkerra izango dira egitasmoa martxan jartzeko arduradunak. Besteak beste, nagusiki eskulanak landuko dituzten tailerrak jarriko dituzte ostiralero, 17:00etatik 20:00etara. "Umeen gustokoak izan daitezen, espezialitate ugari jorratuko dira", arduradunen hitzetan. Horretaz gain, oraindik egunak zehaztuta ez egon arren, haur zein gazteentzako filmeak, antzezlanak, ipuinkontalariak eta pailasoak ere egongo dira.
Ludoteka eta irteerak
Ekintzak ugaritzeaz gain, denbora gehiago egongo da zabalik Pinuetako Kultur Aretoa. Gazteen arteko giza-harremanak bultzatzeaz gain, hauei aisialdirako alternatibak eskaintzeko asmoz, ludoteka zabalduko dute hurrengo hilabetetan. Esther Ezkerrak gaineratu zuenez, irteera kulturalak ere egingo dituzte, hilabetean behin hasiera batean. Lehendabizikoa Donostiara izango da, otsailaren 28an. Gurasoak etxean utzita, monitorrekin batera joango dira bertara gazteak.
Ihauterietan ere mozorro lehiaketa eta txokolate-jana antolatu du Irrifarrez elkarteak. Izan ere, urtean zehar ohikoak diren ospakizunak egin nahi dituzte Pinuetako Kultur Aretoan: Zuhaitzen Eguna...