Berangon ere dibertitzeko aukera paregabea edukiko dute bihar txikienek. Izan ere, 18:00etatik aurrera, Inauterietako Jaia antolatu dute Berangoetako Kultur Etxeko ludotekan. Bertan, musika, askaria, mozorro-desfilea eta opari ugari banatuko dira zozketaren bidez. Hori bai, mozorrotuta joatea beharrezkoa da.
Barrikan, berriz, 10:30etik aurrera mozorroak eta makilajea prestatuko dituzte Udal Liburutegian, otsailaren 21ean (larunbata). Eta tartean, Iñigo aztiaren ekitaldia izango da, 12:00etan. Otsailaren 23an (astelehena), 17,00etan hasita Mozorro jaialdia ospatuko da, txokolatea eta munduko ipuinak kontatuko dituen ipuin kontalaria ere egongo delarik.
Azkenik, Gorlizen, Iberretik Eliz plazara kalejira egingo du Aratz Dantza Taldeak, 19:30etik aurrera. Eta astelehen eta asteartean, ludoteka egongo da umeentzat, goizez eta arratsaldez, Kultur Etxean, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara.