"Umeen zentzuna... - Jokin de Pedro / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 19a, 23:31

…etxean entzuna”. Ez da aitzakia makala irakasleontzat, ez, ikasleen heziketa txarra euren gurasoei leporatzea.

Gurasoek ere erabili ohi dituzte kontrakoak —baina parekoak, azken batean—: “Gure umeak holakoak eta halakoak egiten dituela eskolan? Zuok irakasleok bideratu, hezitzaileak zarete, ez ba? Horretarako ordaintzen dizuete, kontxo!”

Badakit gauzak apur bat muturrera eroatea dena, baina ez pentsa, bai lehenengoa eta bai bigarrena modukoak, denetarikoak entzun izan dituzte gure ikastetxeetako horma eskarmentudunek.

Nik neuk irakaslearen ikupuntua ezin saihets dezaket —horretarako ordaintzen didate, badaaakit— eta, hortaz, simil bat datorkit gogora. Osakidetzaren mediku-kontsultara doan gaixo bat da, zigarro puru handiak egunero erreskadan erretzen ibiltzen dena. Sartu da kontsultara eta honela diotso medikuari: “Kendu egidazu bularreko estutasun hau, doktore, arnasestu hau osatu behingoan!” Medikuak tabakoaren aipamen hutsa egitean, gaixoak bizi-bizi: “Et, et, utzi nire puruak bakean, sendatzea zeure lana da, horretararako ordaintzen dizute, ez ba?”

Zerbitzu publikoez ari garelarik (Osakidetza, Hezkuntza Publikoa…), kontsumitzaileak bere burua ordaintzaile, zelanbait zerbitzu horren jabe sentitzen du: “Irakasle hori nire soldataren kenduretatik pagatzen nabil, esijitu egin dezaket”. Ez du aipatzen, berriz, aurrean duen langile “publikoa” hura bezain ordaintzaile denik eta gainera denon dirua ondo gestionatzea duela lanbide eta erantzukizun. Alegia, langile hori ere —dela mediku, dela irakasle—, kosteatzen dabilela bataren tabakoak sortzen dituen gastuak eta bestearen seme gaizki heziak ikastetxean sortzen dituen kalteak eta gastuak: orientazio lan extrak, beste ikasleei sortutako kalteak… eta irakasle batzuen lan bereziak edota depresio sakonak…
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun