Getxoko presoen berri Koska Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 20a, 21:40

Amnistiaren aldeko tonbola dago egun hauetan Sarrikobaso kaleko Amnistia tabernan

Algortako Gazte Asanbladak udalerriko presoen gaineko informazioa ematen du, asteartero, 21:00etatik 22:00etara, Koska Irratian (104,1 FM) emititzen den irratsaioan. Bertan gazte mugimenduari buruzko kontuaz jarduten dira batez ere. Baina horretan ere lekua egiten diote herriko presoen egoerari.

Hain zuzen, presoen aldeko adierazpide guztien Topagune bat bideratzea propostu da, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren Hausnarketa Prozesuan, "presoen aldeko aldarrikapenak indartzeko", jakitera eman dutenez. "Beti esan ohi dugun bezala, Euskal Herriak bere bidea egiteko presoen auzia konpondu beharko du ezinbestez, azken batean, gatazka politikoa izanik presoak preso politikoak direlako", adierazi dute Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek. Presoen gaia "herriko gune eta bazter guztietan" jartzea da helburua, "bakoitzak bere esparruan, eta denok bide horretan bultzatuz".

Amnistiaren aldeko tonbola

Egun hauetan, eta sari guztiak agortu artean, tonbola bat jarrita dago Algortako Amnistia tabernan. Euro baten truke sari ugari eskura daitezke. Antolatzaileek adierazi dutenez, "garrantzitsuena zera da, tonbola honek beti daukala saria, elkartasuna alegia".


A.G.A Algortako Gazte Asanblada
email: sastrakagaztetxea@hotmail.com

Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimendua
email: oihua@kaixo.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun