Babes ofizialeko etxebizitzak behartsuentzat izan beharko lirateke, eta ez "entxufatuentzat".
Alemanian, esate baterako, aholkulariak dituzte. Eurekin elkarrizketa bat edukitzeaz gain, zenbait agiri aurkeztu behar dizkiezu zozketan sartu ahal izateko.
Euskal Herrian, ordea, ia kasu gehienetan, ez dago horrelako baldintzarik eta "entxufismoz" lortzen dira etxebizitzak maiz. 18 urte baino gehiago eta hemengoa izatearekin nahikoa baita.
Hori dela eta, norentzat izaten dira etxebizitzak, logela bat ere alokatzeko dirurik ez daukatenentzat ala edonorentzat?
Argiago utzi beharko lukete. Getxok zozketatu diren 400 etxebizitzetatik 396 jabea zeukaten zozketa egin aurretik, eta beraz, 4 baino ez ziren zozketa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.