Pirateria: merkatuaren alde ala kontra? - Aitor Encinas / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 22a, 20:53

Azken urte hauetan salgai dauden produktuek gero eta gehiago balio dute. Ikuspuntu azaltzen duen gauzaren bat, eduki dugun moneta aldaketa izan daiteke. Prezio igoerak izan zirela eta, “piratería” deritzon mugimendua sortu zen, batez ere musika arloan. Baina, zer da pirateria? Zertan datza? Hauxe da, oraintxe bertan argitu gura dudana. Marka erregistratua duen produktu baten, zure onurarako, egiten duzun kopia da pirateria, hain zuzen ere.

Musikaren munduan jarriko dut nire arreta. Gaur egun, pirateria egitea oso erraza da interneti esker. Hamaika programa daude dohainik sarean zure gustuko musika eskura dezazun. Hori dela eta, SGAE izeneko elkarteak zerga bat ezarri du CD eta DVD erabili gabekoetan, pirateriari aurre egin nahian. Zerga hori, aparteko diru kopurua baino ez da. Hala ere, nahiz eta araua ezarri, denda batzuek ez dute araudia betetzen bezerorik ez galtzeko xedez.

Zerga horren pentsutan 33 milioi euroko mozkina lortuko du 2004an audioaren arloan eta dagoen banaketa honako hau da:

- Egileak (SGAE)………….. % 50
- Artistak ...............................% 25
- Produktoreak ......................% 25

Beraz, ezarri duen zergarekin SGAEk 16,5 milioi euro lortuko du, era berean, 7 milio euro eskuratuko du bideo arloan.

Esanak esan, aurreko bi urteetan egon diren salmentak ikusita, zerga horrekin pirateriak sortu dituen galerei aurre egin ez ezik, 5 milioi euroko onura ere lortuko du SGAEk, hau da, 827 milioi pezetatan. Horrenbeste diru eskuratzeko, pirateria mugimendua agertu baino lehen zeuden salmentak % 30´5 igo behar liratekeela esan behar da. Horregatik ez dakit zergatik dagoen kexaka SGAE, zeren eta pirateria egonda onurak lortzen baititu. Pirateriarekin inoiz baino diru gehiago eskuratuko du.

Dena dela, ez dut pirateriaren aldeko apologia egin nahi, baizik eta kontsumitzaileen alde jarri. Horregatik, nire uste apalean, SGAEk eta arduradunek kontsumitzaileengan gehiago pentsatu behar dute eta ez bakarrik diru kontuetan.

Bestalde, gaur egungo egoera jarraituz gero, hau da, pirateria areagotzen bada, produktuen jatorrizko bertsioak desagertuko direla esaten dute. Baina, desagertu zen trena hegazkina azaldu zenean? Edo gutunak telefonoa asmatu zutenean? Errealitatea bestelakoa da, merkatua dinamikoa eta aldakorra baita. Horregatik, diskoetxeek gehitu egiten dizkiete diskoei eduki bereziak. Esate baterako: bideoklipak, elkarrizketak, argazkiak ...

Nire ustez, produktuek eta zerbitzuek kalitate-prezio erlazio onargarri batera jo behar dute. Bikote honen manipulazioa ez da onuragarria ez kontsumitzailearen poztasunerako, ezta egilearen onurako ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun