Algortako Kultur Etxean bilduko da bihar Iñaki Deunaren Jai Batzordea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 24a, 21:33
Uztailaren bukaeran eta abuztuaren hasieran Algortan ospatuko diren Iñaki Deunaren Jaiak antolatzeko asmoz, bihar elkartuko da aurten lehendabiziko aldiz, Jai Batzordea. Bertatik adierazi dutenez, nahi duten guztiek daude gonbidatutako jai herrikoi hauen antolaketan parte hartzera. Beraz, animatu!. Algortako Kultur Etxean (Villamonte), 20:00etatik aurrera izango da batzarra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun