Martxotik aurrera "Sopelanako Gauak" abian jarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 24a, 22:03

"Sopelanako Gauak" egitarauaz gozatu ahal izango dute martxotik aurrera herriko gazteak. Izan ere, Sopelako Kultur Arloak berriro ere martxan jarriko du egitasmoa, 12 eta 18 urte bitarteko sopeloztarrei hainbat tailer eskaintzeko asmoz. Asteburuko gauetan, gazteen aisialdialdirako alternatiba izan nahi du "Sopelanako Gauak" egitarauak.

Emilio Ramos Kultura zinegotziak adierazi duenez, "gazteentzako aisialdirako eskaintzan urritasun handiak dauden arren", antolatuko dituzten tailerren bitartez hori saihestu nahi dute. "Herriko gazteentzako oso interesgarriak izango dira seguraski", gaineratu du.

Orain dela hiru urte jaio zen "Sopelanako Gauak" egitasmoa, kultur ekintza anitz eskainiz. Besteak beste, internet, saltsa eta merenge bezalako dantza latinoak, makilajea, perkusioa, xakea, rol jokoak, karikatutak, komikiak, eta abar jorratzeko aukera izango dute bertara batzen direnek. Ekintza hauek, ostiralero, 22:30etik 1:30era egingo dira igerilekuen eraikinean (aurreko urtetan udal pilotalekuan egiten ziren).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun