Erakustareto berria zabaldu dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 24a, 22:15
Joan den otsailaren 21ean (larunbata) Udal Erakustareto berria inauguratu zuen Patxo Igartua Gorlizko alkateak. Aipatutako aretoa, Eloisa Artaza kaleko 3.ean kokatuta dago eta, gutxi gora behera, 100 metro koadroko azalera du, biltegia, komuna eta elbarrientzako egokitutako sarrera eta komuna daudelarik.
Guztira 85 mila euro inbertitu dituzte egitasmo honetan. Izan ere, erakustareto hobeagoa egiteaz gain, herriko toki zentrikoagoan dago kokatuta. Erakusketei hasiera emateko, Arrigorriagako Udalak antolatutako lehiaketako argazkiak daude ikusgai. Besteak beste, lehenengo hiruren irudian daude eta epaimahaiak aukeratutako beste hamalau argazki.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun