Paulina aldapa izenarekin ezaguna den Kautela kalea zabalago egiteko lanak abian jarriko ditu laster Gorlizko Udalak. Bizkaiko Foru Aldundiak aurretik onartu bezala, hiru errotonda egingo dituzte, besteak beste, "herrigunetik kotxeak igarotzea errazteko". Helburu berberarekin ere, beste errotonda bat jartzeko obrak egingo dituzte Uresarantza kalean.
Bidean dago belar artifizialeko futbol-zelaia
Udal arduradunek adierazi dutenez, hasi dira jada belar artifizialeko futbol 7 zelaia egiteko lanak. 240 mila euroko aurrekontua dauka egitasmoak eta Gorlizko Udalak, BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantziatuta dago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.