Bi hilabete inguruko iraupena dute beka hauek. Eta psikologia, psikopedagogia, gizarte lana, hezkuntza edo gizarteratzearen arlo zehatzetan trebakuntza daukaten udalerriko langabetuentzat daude zuzenduta; eurek ikasitakoan lanean jardun daitezen. Teknikoki ondo trebatuta dauden profesionalak, enpresa edota erakundeek egiten dituzten lan praktikoetara gerturatzea da helburua. Modu horretan, lan merkatuaren benetako beharrizanetara eta lanbide profiletara egokituz pertsona horiek.
Beka hauek eskuratu ahal izateko ezinbestekoa izango da prestakuntza eta hautaketa ibilbide batean parte hartzea. Horretaz gain, Getxon erroldatuta egon eta beste baldintza batzuk ere bete beharko dira, hala nola, langabetua izatea eta Langai eta INEMen izena emanda egotea; eta Psikologia edota Psikopedagogian lizentziatua, Hezkuntza edo Gizarte Lanean diplomatua, edo Gizarteratze edo Giza Animazioan teknikaria izatea. Halaber, 150 ordutik gorako trebakuntza eduki beharko dute gizarte alorrean eta gizarte eskuhartzean esperientzia profesionalik ez.
Trebakuntza egitasmoa zehetasun gehiagoz ezagutzera emateko asmoz, jardunaldi informatibo bat burutuko da datorren astelehenean, otsailak 23, goizeko 10etan, Argia Fundazioaren egoitzako aretoetan, Algortako Hirutasunaren kaleko 10garrenean.
Informazio gehiagorako:
Behargintza. Martin Deuna kalea, 17 (Algorta)
Tfnoa: 944 660 140. Izena ematea otsailaren 27ra arte (ostirala) egin ahal izango da.