Bultzada berria eman diote euskararen erabilera sustatzeko GEHI egitasmoari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 25a, 22:36

Iaz abiatutako “GEHI-Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena” izeneko egitasmoaren dinamizatze eta jarraipen lanekin segi dezan, 24.700 euroko dirulaguntza eman dio Bizarra Lepoan Euskera Elkarteari Getxoko Udalak. Programa honek aisialdiko taldetan eta, oro har, Getxoko elkarte sarean euskeraren erabilera sustatzea du helburu.

Iaz udalerriko 24 gazte elkarteek izenpetu zuten hitzarmena Udalarekin. Horren arabera nork bere esparruan, bai ahoz bai idatziz, bai barne zein kanpo mailan, euskeraren erabilera sustatzeko hitza eman zuten. Izan ere, eta Udalak eskeinitako dohako zerbitzuen laguntzari esker (itzulpengintza, zuzenketa edo euskara ikasteko subentzioak...) bai euskeraz bai elebidunez, taldeen hizkuntza produkzio idatziaren koporuak gora egin du.

Era berean, erantzun oso ona izan dute aisialdiko begiraleentzat eta euskera dinamizatzaileentzat antolatutako ikastaroek. GEHI programak, helburuak betetzen diren aztertu, eta beren egokitasuna baloratu, taldeen ekitaldien hurbileko jarraipena egin eta GEHIren pareko beste hitzarmengintza egitasmoekin harremanak sendotzea proposatzen du 2004 urterako. Halaber, euskera sustatze, itzulpengintza, ordezkapen, aholkularitza eta gai informatikoen zerbitzuen dinamizatze lanak egin, ikastaro ezberdinak antolatu ( begirale, euskera dinamizatzaile, eta gazte euskera Aixerrota institutoarekin elkarlanean) eta herriko kirol taldeekin lankidetza hasiko du.

Gaiaren inguruko albisteak:

GEHI euskalduntze Egitasmoaren jarraipena eta dinamizatzea egiteko hitzarmena sinatu da - Getxoko Udala (2003 Api 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun