Jose Antonio Agirre herriko seme izendatzeko proposamena dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 26a, 22:33

EAJ eta EA alderdiek Jose Antonio Agirre Getxoko Ohorezko Seme izendatzea proposatuko dute otsailaren 27ko (bihar) osoko bilkuran. Eta Ertzaintzak Getxoko seme-alabak basatiki torturatu eta horretaz beste aldera begiratu duten bitartean, Agirrek berak torturari buruz zer zioen gogoratu nahi diegu hemen.

Jose Antonio Agirre eta Lekube: "Ante un solo caso de mal trato infrigido a los detenidos, la ciudadania de un pueblo culto se debiera levantar exigiendo inmediata responsabilidad. Y cuando se repite en cientos de casos, ah! entonces un pueblo que resiste impábido que las declaraciones se "saquen" mediante el tormento y permanece mudo ante la incivilidad, no merece tal nombre, sino el estigma de la esclavitud"

Bere alderdiko buruek politikoki burruka "antiterroristaren" buru agertzeko helburuarekin Ertzaintzari torturatzeko agindu eta besteren artean Getxoko seme-alabak basatiki torturatu dituztenean, Agirrek esandako hitzen ildotik konklusio hau atera beharko dugu: Eusko Jaurlaritzak jopu eta morroi nahigaituzte, euren interes ekonomiko-politikoen eta miserien jopu hain zuzen.

Getxon eta Uribe Kostan 2002.10.24an atxilotutako gazteek jasandako torturen gaineko dossier bat hemen aurki dezakezu: http://www.webgune.net/web/oihua/

Bestela ere Ertzaintzak aplikatzen dituen torturei buruzko zalantzak dituenak basque-red web gunean begiratu besterik ez dauka: http://www.basque-red.net/cas/guesu/tertz/tertz.htm

Torturari buruzko beste gune bat: http://www.gara.net/dosierrak/euskalgatazka/tortura/index.php

Getxoko Udalaren proposamena

Udal Gobernu Batzordeak Jose Antonio Agirre Getxoko Ohorezko Semea izendatzea proposatuko du hurrengo osoko bilkuran (otsailak 27). Izendapen hau, hainzuzen, udalerrian jaio ez diren pertsonentzako ohore eta goraipamenik handiena da, 1995eko urtarrilaren 27ko udalbatzan onetsitako Ohore eta Goraipamen Arautegian aurreikusitakoaren arabera. Martxoaren 6an ospatuko da Agirreren jaiotzaren urteurrena.

EAJk eta EAk egin dute proposamena Jose Antonio Agirre jaio zenetik urteurrena laister beteko delako. Iñaki Zarraoa alkatearen esanetan "Agirreren jarduera, profesionala zein politikoa oso aipagarria izan zen,eta horrexegatik merezi du guk horrelako ohorea ematea". Getxoko Udalak bere senitartekoei Getxoko Ohorezko Semearen aipamena emateko protokolozko ekitaldia aurreikusi du, Udaletxeko areto nagusian bertan ospatuko dena.

Jose Antonio Agirre eta Lekube

Joxe Antonio Agirre Bilbon jaio zen 1904an eta Parisen hil 1960ean. Aurreneko Euzko Jaurlaritzak izan zuen lehenengo lehendakaria eta EAJko kidea zen. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egunean agertuzen lehenengo aldiz jendaurrean (1931-IV-14); garai horretan Getxoko alkatea zen, jadanik abokatu-lanak bazterturik zeuzkan eta politikan sartua zen guztiz.


oihu@

Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren
Agerkari Elektronikoa


email: oihua@kaixo.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun