Esanak Esan Algortako musika taldeak, kontzertuan larunbatean Txiki Otaegin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 27a, 21:28

Larunbatean Esanak Esan proiektuaren barruan, Algortako musika talde gazteak egongo dira kontzertuan, entseatzeko lokalak eskatuz eta aldi berean kontzertuak emateko gaztetxe baten alde. Besteak beste, Olokausto, Nun, Autosekuestro eta beste talde batzuk egongo dira 18:00etatik aurrera Txiki Otaegin.

Larunbatean Esanak Esan proiektuaren kontzertuak Txiki Otaegi enparantzan. Algortako musika talde gazteak egongo dira bertan. Musikaren bitartez, gure herrian gaztetxe baten beharra eta entseatzeko lokal publikoak eskatzeko balioko du.

Esanak Esan Algortako 19 musika talde eta gazte asanblada osatzen dute eta orain dela gutxi diska bat atera da beraien abestiekin.

Algortako musika taldeen partez, han espero zaituztegu eta espero dugu gauzak ondo irtetzea eta musika taldeak aurrera irteteko dituzten arazoak, larunbat honetan ez errepikatzea.

EGUNA: otsailak 28
LEKUA: Txiki Otaegi enparantza
ORDU HASIERA: 18:00 BUKAERA ORDUA: 21:00 inguru.

ESANAK ESAN , ENSAIATZEKO LOKALAK ORAIN!!
ESANAK ESAN, MUSIKA TALDEAK EMATEKO LEKU FISIKOA ORAIN, HERRI BAT GAZTETXE BAT!!

Esanak Esan, Algortako musika talde gazteak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun