Bigarren Hezkuntzako ibilbideak eta errebalida izan dira orain arte gehien aipatu diren aldaketak. Baina badira beste zenbaitzuk eragin handia izango dutenak hezkuntza prozesuan, berau ez baita zatika ematen, aurrekoak ondorengoan eragina izaten baitu.
Haur Hezkuntzako I. Zikloari (0-3 urte bitartekoa) laguntza izaera hutsa ematen zaio, LOGSEk eta Eusko Jaurlaritzak ematen dion heitzaile-laguntzeko izaera aldatuz. Haur Hezkuntza osoa (0-6 urte) etapa osotzat baztertuz. Halaber, erlijioaren irakaskuntza 3 urtetik aurrera ezartzen da, gainerako arloen pare jarriz (ebaluazioa, ...). Horrela, inolako bermerik ez zaie ematen kontzientzia askatasunari, norberaren ideologiari eta abarri eskoletan.
Lehen Hezkuntzari (6-12 urte bitartean) dagokionez, ahaleginaren (esfuerzoaren) pedagogia nagusitzen da. Pentsatzen ikastea, baloreetan heztea, zehar lerroei eman behar zaien garrantzia, konstruktibismoa, kritikotasuna eta halakoak lantzen dituzten pedagogia berriztatzaileak ez daukate lekurik eta aurreko garaietara bueltatu behar da; eduki hutsak ikastera. Halaber, eta ildo horretatik, ebaluazio sistema testaren bidez gauzatuko da (zuzena-okerra) eta ebaluazio jarraia eta eraikitzailea albo batera uzten da.
Eta, azkenik, Eskola Kontseiluak, klaustroak eta gainerako ebatzorganoei erabaki ahalmena murriztu egiten zaie. Eskola gestioaren kontrol handiagoa izanik administrazioak. Eskolaren autonomia murriztuz.
Aurrekoan esan legez, Kalitate Legeari Ez!