Juan Ignazio Perez Iglesias Zientzia eta Teknologia Fakultateko Biologiako katedraduna; Javier Muniozguren Ingenieritza Goi Eskola Teknikoko zuzendaria; Antonio Rivera Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko Historia Garaikideko katedraduna; Marisol Esteban Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Ekonomi Aplikatuko katedraduna; Ander Gurrutxaga Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Soziologiako katedraduna; Iñaki Antiguedad Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologiako katedraduna eta Francisco Doñate Medikuntza Fakultateko Medikuntzako katedraduna dira errektorea izateko hauteskundetako hautagaiak.
Aipatutako hautagai bakoitzak EHU zuzentzeko programa eta errektoretza taldea aurkeztu dute. Datorren martxoaren batean behin-behineko hautagai-zerrenden berri emango da eta bi egun geroago, 12:00etan, aurka egiteko epea amaituko da.
Azkenik, martxoaren 4an, behin betiko hautagai-zerrendak jakitera emango dituzte, hauteskunde kanpaina abian jarriz. Honen ekitaldi nagusia martxoaren 12an ospatuko den Klaustroa izango da. Bertan hautagai bakoitzak bere programa aurkeztuko baitu.