Getxoko XV. Emakumeen Aldeko Jardunaldien hasiera bi argazki erakusketen eskutik etorriko da. Lehenengoan, "Ahots propioa duten emakumeak" izenekoa, Peruko eta El Salvadorreko andreen beste ikuspegi baten irudiak erakutsiko dizkigu Euskadiko Elkarbidea gobernuz kanpoko erakundeak, beren bizi-baldintzak hobetzeko borrokatzen duten emakumeenak alegia. Bigarrenak, ACNUR
ren eskutik, mugak zeharkatzeko beren herrialdeak eta familia utzi behar izaten duten emakume errefuxiatuei buruzko argazkiak bilduko ditu.
Beste alde batetik, Zine-Klub eta Cinema Paradiso egitasmoek ere jardunaldietan parte hartuko dute, hori dela eta, beren beregi hautatutako pelikulak proiektatuko dira. Edizio honetan, "Frida", Salma Hayeken film famatua; "La seguridad de los objetos", Glenn Close paper nagusian; "Osama", 2003ko Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean ematen den Urrezko Galburuaren irabazlea; "Las mujeres de verdad tienen curvas", Donostiako Zinemaldian Gazteriaren saria lortu zuena 2002an eta Lucia Garciaren "Pollo al horno" film laburra izango dira ikusgai.
Honekin batera "Escaladoras" documentala eskainiko da. Ekitaldi honetan filmaren protagonistetariko bik parte hartuko dute: Leire Agirre eta Pati Blasco, hain zuzen ere, solasaldi batean. Muntaia dinamikoa eta geografia, eta Espainiar osoko irudi hunkigarriak erabiliz, nazio-mailako kirolari onenetariko bostek eskalada zer den azaltzen dute bideoan. "Escaladoras"-en emakume hauen bizipenak agertzen dira modu hurbil eta entretenigarrian; hori dela eta, publiko aditua ez ezik, diziplina hau oraindik ezagutzen ez dutenak ere erakarriko du dokumentalan, antolatzaileen hitzetan.
Azkenik, antzerkia ere ikusgai izango da edizio honetan. Emakume Bideak V. Antzerki Saio emanaldiaren barruan, "Sandwiches de pepino" antzerki-lana aurkeztuko du Hezgaitz antzerki talde getxoztarrak, Oscar Wilderen testuak oinarri hartuz. Aktore guztiek, andereñoen papera dute eta beren egiak aitortzen dituzte, zaldi-lasterketak harmailetatik ikusten dituzten bitartean.
Horrela, Getxoko Jardunaldiek, emakumezkoen alde eta hauei gizartean merezi duten lekua emateko asmoz, egunero lanean diharduten pertsona eta erakundeei laguntzen jarraitu nahi dute, Elena Coria zinegotziak jardunaldien aurkezpenean aipatu zuenez. "Emakumezkoen errealitatea eta haiek egindako lanak ezagutarazteko ez ezik, haien arazoentzako irtenbideak bilatzeko ere bide egokia izango dira egitarau honetako kultur ekitaldiak", antolatzaileen hitzetan.