Getxoko PP eta PSOEren ekimenak presoen senideei dirulaguntzak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 28a, 22:32

Getxoko PP eta PSOE alderdiek ekimenak iragarri dituzte Udalak herriko preso politikoen senitartekoei ematen dien diru laguntza dela eta

PP eta PSOE alderdien jarreraz ez dugu ezer esango, beraiek nahiko argi esaten dute eta. Baina Getxoko Udaleko Gobernu Batzordeak (EAJ-EA-EB) presoen senitartekoei ematen duen diru laguntza hauetaz hauxe esan nahi dugu:

1.- Ez gaude diru laguntza hauen aurka.

2.- Ez dira nahikoak, gastuen aldean erridikuluak direla ez esateagatik.

3.- Berriki, Gobernu Batzordeak ez du diru laguntza hori onartu nahi izan Parisko kartzelan preso dagoen euskal preso politiko baten andreari,biak Getxon erroldatuta egon, Getxon bizi eta 4 urteko umea izanda ere. Hori salatu nahi dugu, areago ezkonduta ez daudela eta holako sasi-argudioak erabiltzen direnean.

4.- Egoera honekin amaitzeko Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzearenaldeko politika sendo bat bideratu behar da herrian. Eta azken batean amnistia osoa irtenbide politikoaren agendan sartu. Herri honek benetako konponbide behar duelako. Bestela, presoen senitartekoen aurrean eskuak zuritu eta herritarrei iruzur politikoa egiten ari zaigu, argi eta garbi.

Gaiaren inguruko albisteak:

Ukberri (2004 Ots 23)

Presoen senideen dirulaguntzen berri emango du Estatuko AbokatutzanGetxoko PPk

ETAri laguntzea egotzi die Zarraoa eta IU-EBri Getxoko PSE-EEk
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun