Guztion ahotan dagoen gai bati buruz hitzegingo dut. Gustatuko litzaidake jakitea nor den Basagoiti etorbidea egin zuen arkitektoa. Izan ere, nahiz eta oinezkoentzat izan, txarto eginda dago.
Lehenengo eta behin, euria egiten duenean, ez du ura ondo zurgatzen, ondorioz jendea irristatu eta lurrera erortzen da. Adibidez, aste honetan bertan, emakume bat irristatu eta buruz behera erori zen, bertan hil zelarik.
Ondorioa: Nor da eraikuntza hori egitearen arduraduna? Nola egon beharko litzateke eginda? Nire iritziz, bertan behera bota beharko lukete eta berri bat egin material egokiagoekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.