Gaurtik hilaren 14ra bitartean, "Emakumea lanean" izeneko erakusketa egongo da ikusgai Berangoetako Kultur Etxean. Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, BBKk antolatzen duen erakusketa ibiltari honetan, emakumearen lan merkatuaren alor desberdinak islatzen dira.
Berangoetako kultur etxea Simon de Otxandategi kalean kokatuta dago, udaletxetik hurbil, eta bisita ordutegia astelehenetik ostiralera, goizez, 12:00etatik 14:00 eta arratsaldez, 16:30etatik 21:00etara da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.