Etxerat euskal errepresalitatu politikoen senitartekoen elkarteak webgune berria jarri du interneten: www.etxerat.info
Web gune horretan presoak non dauden, espetxe bakoitzean zeintzuk dauden eta bestelako kontsultak egiteko aukeraz gaina, hainbat dokumentazio eta albiste ematen du Etxerat elkarteak: Presoak atalean: espetxeko politika,sakabanaketa, espetxean hildakoak, preso gaixoak, isolamendua, emakumeen egoera. Iheslariak atalean: deportazioa, estradizioak, entregak. Prentsa atalean: prentsaurrekoak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irakurgaiak.
Euskal preso politikoen egoeraren gaineko ezinbesteko erreferentzia dugu hemen. Egiozu bisitatxo bat!
oihu@
Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren
Agerkari Elektronikoa
email: oihua@kaixo.com