Arrapala mekanikoak bi zatitan jarriko dituzte. Lehenengoa Sarrikobaso eta Bidezabal kalearen arteko gurutzabidean dagoen errotondatik Urkiola kaleraino, ezker aldeko espaloian. Eta bigarren zatia gune horretatik Bidezabal metroko geltokiraino.
Iñaki Zarraoa alkatearen iritziz, "konponbide hau oso garrantzitsua da udalerriarentzat, malda handiko aldea delako eta horretaz gain, metroko geltokia eta osasun zentroa daudelako goiko aldean".
Villamonten ere jarri nahi dituzte
Hauek dira Udalak jarriko dituen lehenengo bi arrapala mekanikoak, baina ezaugarri hauetako egitura gehiago jartzeko asmoa dago. Horietariko bat Villamonteko enparantza eta Algortako metroko geltokiaren arteko lotura izango da eta bestea, Aldapa kaletik Villamonte edo Sarrikobasora artekoa. Udalaren asmoa ahal diren toki guztietan arrapala mekanikoak jartzea da eta baldintzek uzten ez dutenean, beste irtenbide batzuk bilatzea.