Barrikako ur zikinak Gorlizko araztegira bideratuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 2a, 20:58

Barrikan Oinarrizko Saneamendu-sarea egiteko lanak esleitzea onartu du gaur Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak. Udalerriko ur zikinak Plentziako sarearen bitartez bideratuko dira, Gorlizko araztegira. Horretarako, 840 metroko hormigoizko hodieria eta PVCz egindako beste 1.140 metro tutu jarriko dituzte. Horretaz gain, bi ponpaketa-estazio, euri-urak hartzeko ontziak eta generadoreak ere eraikiko dituzte. Gehien jota, bi milioi eurotan finkatu dute obren kostua. Bukatzeko epea, berriz, hamabi hilabetekoa izango da.

Aldundiko adituen hitzetan, Plentziako itsasadarreko eta inguruko hondartzetako uren kalitatea hobetuko da, aipatutako sarearen bitartez, Barrikako ur zikinak Gorlizera bideratuz. Guztira, 1.200 lagunentzako onura ekarriko omen du neurriak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun