Beste alde batetik, Arrigunagako aldean eta Erromoko Santa Eugenia kalean haurrentzako jolasak ipintzeko beste 21.665,46 euro bidertatzea onartu ditu Udal Gobernu Batzordeak. Iñaki Zarraoa alkateak prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, Udalak zenbait kulunkagailu jarriko ditu inguru hauetan, bertan gero eta auzokide gehiago bizi direlako eta horiek mota honetako instalakuntzak eskatzen dituzte.
Horrela, udarako, Arrigunagako zelaietan, sabaia duen dorrea, txirrista, igotzeko sarea, sokazko eskailera, kulunkagailu bikoitza eta bi malgukizko jolas jarriko dituzte. Bestalde, Santa Eugeniako plazan kulunkagailu bikoitza, txirrista eta hiru malgukizko jolas ipiniko dituzte.